Kutxa Kultur musikaren alde gogor egiten du beti, bereziki 2013an Kutxa Kultur Musika programa abian jarri zuenetik.

Programa horren bitartez, sei musika-talde amateur hautatzen dira urtero, eta talde horiek babesten dira beren profesionalizazio-prozesuan lagunduz.

 

Zer eskaintzen du 2016ko Kutxa Kultur Musikak? Maiatzeko egonaldi-deialdia

Deialdi honen bitartez egonaldi-programa bat ireki nahi da gure lurraldean sortzen ari diren musika-taldeak profesionalki hazi eta gara daitezen laguntzeko, baita talde horiei leku bat emateko beren lana Tabakalerako Kutxa Kultur eremuan gara dezaten, eta musika jotzeko, beren burua sustatzeko, diskoak argitaratzeko eta aholkularitza profesionala jasotzeko baliabideak emateko ere.


Deialdiaren oinarriak

 

    1. Kontratu diskografikoren bat indarrean ez duten sortzaile gipuzkoar guztiek parte hartu ahal izango dute deialdi honetan. Ez da baztertzeko arrazoia izango indarrean dagoen lankidetza-kontraturen bat, autoprodukzio-kontraturen bat edo lizentzia-kontraturen bat edukitzea.

    2. Herri-musika izenekoen (rocka, popa, folka, egile-musika, reggaea, elektronikoa, jazza, heavya, funka…) barruan sartutako lanak onartuko dira genero garbirik ez duten egungo sormen-ildoen barruan. Musika klasikoa edo ganbera-musika soilik geratzen dira kanpo, musika mota horiek beste programa batzuk baitituzte Kutxa Fundazioaren jardun-lerroan. Irudimena, talentua eta proposamenen sortze-kalitatea balioetsiko dira.

    3. Izena emateko epea ekainaren 3an amaituko da. Taldeek edo bakarlariek gutxienez bi gai bidali beharko dituzte Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera mp3 edo esteka bidez youtubera, bandcampsera edo edozein streaming-sistematara, taldearen izena, harremanetarako izena eta jatorrizko lekua adierazteaz gain curriculum labur ba bidaliz.

    4. Kutxa Fundazioa Donostia Kutxa Kultur Festibaleko ordezkariek eta sektoreko profesional independenteek osatutako epaimahai batek hautatuko ditu sei proposamen gutxienez.

    5. Hautatutako musika-taldeei honako hau eskainiko zaie:

      • Prestakuntza. Musika-ekoizpenarekin, autoedizioarekin edo sare sozialetako komunikazioarekin lotutako doako ikastaroak emango dira edo ad hoc ikastaro bat sortuko da musika-talde horien premiak aztertu ondoren.
      • Entseatzeko lokalak. Beste musika-talde batekin partekatuko duten entseatzeko lokal bat utziko zaie Kutxa Kultur Fabrikan, Tabakaleraren laugarren solairuan, 2016ko irailetik 2017ko irailera bitarte.
      • Grabazioa. Kanpoko grabazio-estudio profesional bat utziko zaie lau egunetan edo, hala badagokio, bideo-klip profesional bat grabatuko da.
      • Sustapena. Egonaldiak irauten duen bitartean, teaser bat edo egonaldiari buruzko bideo dokumental bat grabatuko zaie sareetan eta plataformetan aurkezteko baliagarria izango zaiena. 2016ko Kutxa Kultur Musika izeneko sustapenerako CD konpilatzaile bat argitaratuko da musika-talde bakoitzaren bi abestirekin.
      • Sei emanaldi eskainiko zaizkie. Donostia Kutxa Kultur Festibalean (irailean, Igeldoko jolas-parkean), Kutxa Kultur Plaza (2016ko urria/azaroa) eta Kutxa Kultur Klubean (2016ko abendua/2017ko apirila). Musika-talde horiek, Gipuzkoako Aldundiarekin sinatutako lankidetza-hitzarmen bati esker, zuzenean bilduko dira Katapulta Tour 20/000 zirkuituan hautatutakoen artean, eta zirkuitu horren bitartez hiru kontzertu bermatuko zaizkie; kontzertu horietako batean nazioarteko musika-talde baten hasierako talde gisa jardungo dute.
      • Sei emanaldi horiengatik 2.500 € ordainduko zaizkie dieta-kontzeptupean.
      • Bulego teknikoa. Kutxa Kultur Fabrikan, Tabakaleraren laugarren solairuan, entseatzeko lokalen ondoan dagoen aholkularitza profesionaleko bulego bat jarriko da musika-taldeen eskura egonaldiak irauten duen bitartean.
        Bulego horrek hautatu diren musika-taldeei buruzko informazioa bidaliko du aldizkari digitaletara eta estatu osoko telebista, diskoetxe, programatzaile eta jaialdietara.
        Era berean, kontratazioari buruzko lege-aholkularitza eskainiko du, baita jaialdi, hedabide, programazio eta harremanei buruzko informazioa ere.
        Laguntza emateko bulegoa izango da eta musika-taldeekin eta, baldin badaude, musika-talde horien ordezkariekin edo agentziekin zuzenean lan egingo du.

    6. Hautatutako sei musika-taldeak prentsaurrekoan aurkeztuko dira Tabakaleraren Kutxa Kultur Plazan ekainaren 7an. Prentsaurreko horretan, gainera, programako hainbat proiekturen garapena aurreratuko da eta entseatzeko lokalak nahiz Kutxa Kultur Klubeko lanak bisitatuko dira.