Kutxa Fundazioak 1,7 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu joan zen martxoan egindako deialdian jasotako 377 proposamenen artean hautaturiko 147 proiektuei laguntzeko. Proiektuak (Gizarte-laguntza, elkartasuna eta aniztasun funtzionala sartzea, Kultura, Kirola eta Aisialdia, Argitalpenak, Ekitaldiak, Hezkuntza, Euskara eta hizkuntza-aniztasuna, Azpiegiturak, Ikerketa eta Berrikuntza eta Iraunkortasuna eta Ingurumena) sustatzen dituzten erakundeak laguntzaren berri jasotzen ari dira.