Kutxak sustatzen duen musikari loturiko jarduera beti biziaren programa berrian datorren ostiralerako zikloaren hirugarren kontzertua dago prestatuta; 20:30ean, Kutxa Kultur Plazan izango da. Protagonista Bigfoot Quartet izango da, eta bertan daude Elena Pérez (baxua), Nasim López (bateria), Rubén Ortiz (saxoa) eta Diego Rodríguez (gitarra), eta aurreko astean Tabakalerako Patioa bete zuen Musikene Big Band-en lekukoa hartuko du talde honek. Zikloak Kutxa guneetan jarraituko du Donostiako Jazzaldia iritsi arte.