Kutxa Kultur Modak urtebeteko egonaldia, datorren irailean hasiko dena, eskainiko du. Sei diseinatzaile hartuko ditu eta horiei leku iraunkorra emango die Kutxa Kultur Fabrikan; aholkularitza juridikoa eta prestakuntza ekonomikoa profesionalizatzen laguntzeko; prestakuntza tekniko berariazkoa eta banan-banakoa; Kutxa Kultur-ek nahiz beste eragile batzuek sustaturiko ekitaldietan parte hartzeko aukera; ordezkaritza, sustapena eta zabalkundea, Gipuzkoa barruan nahiz kanpoan, beraiek sortutakoak merkaturatzeko bide gisa.

Kutxa Kultur Fabrikak, miatzetik irailera arte, azpiegitura berri hori ezagutu, probatu eta doan gozatu nahi duten diseinatzaile guztientzat ateak zabalik izango ditu.

 

Modara bideratutako gune bat sortu dugu, eta honako baliabide hauekin hornitu dugu:

  • 4 josteko makina industrial
  • Etxeko josteko makinak
  • Overlock industriala
  • Estaltzeko makina
  • Puntada ikusezineko makina
  • Ebaketa zirkularreko makina
  • Xurgatzeko eta lisatzeko mahaia
  • Ebaketa-mahai 1
  • 3 patroigintza-mahai
  • Manikiak
  • Aholkulari eta teknikariekin partekatutako bulegoa mahaiekin, non administrazio- eta diseinu-zereginak egin daitezkeen, ordenagailua, inprimagailua eta eskanerra dituena
  • Ikasgelak
  • Kutxa Kulturreko langile eta egoiliar guztiekin partekatutako Office bat
  • Showroom-eremua, bezeroei arreta eskaintzeko
  • Hitzaldi-aretoa

Interesgarria iruditzen bazaizu, zure eskaera Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidearen bitartez formulatu dezakezu, hemendik aurrera edozein unetan.