Datorren larunbatean, apirilaren 30ean, amaituko da orijinalak aurkezteko epea Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien 53. Ediziorako; joan zen otsailean egin ziren deialdiak kontakizun-liburu eta antzerkirako, euskaraz nahiz gaztelaniaz.
Epaimahaiek irailaren 10ean emango dute epaia, eta sariak (15.000 € eta garaikurra antzerkirako, eta 10.000 € garaikurra kontakizunetarako) abenduan banatuko dira.