Gaur goizean Kultur-arloko zirkuitu berria Gipuzkoan Katapulta Tour izeneko plataforma berria aurkeztu da.
“Katapulta Tour 20/000″ musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak bultzatzen du, Kutxa Kultur, Gaztemaniak, Heineken Jazzaldia eta Buenawista Prolleckziom’s-ekin elkarlanean.
Bi helburu nagusi ditu:
√ musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea (gazteei arreta berezia emanez)
√ Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea, klubei eta antolatzaileei babesa emanez.
2016ko zirkuitua, 40 ekitalditan banatutako 80 emanaldik, bertako 16 musika-taldek, 12 talde internazionalek eta arte eszenikoetako tokiko 8 konpainiek osatzen dute.
AUKERATUAK
→ Kutxa Kultur: Los Bracco, Albert Cavalier, Pet Fennec, The Young Wait, Eraul y The Gost Number & His Tipsy Gypsies
→ Gaztemaniak: Izaro, Frank, Izeberg, Nothing Box, Sky Beats eta Elena Setién
→ Jazzaldia: Swingpapers, Igelaren Banda, Half Quartet Plus Two, The Soul Messengers
→ Eszenikoak: Pez Limbo, Ion Martínez Esnaola, Alazne Etxeberria, Mikel Bermejo, Compañía Nogusano, Marga Altolaguirre, El Conccertino eta Cia la que tú me haces
