Datorren apirilaren 16an, larunbata, Irun Hiriko Kutxa Literatur Sariak 2015eko edizioaren sari-banaketa egingo da Irungo FICOBA Auditoriumean.
Ekitaldian Teatro Estudio-ko antzezleek Ana Muela eta Juan Luis Zabala eleberrigileen lanen zatiak eta Ramón Crespo eta Asier Serrano olerkarien bertsoak irakurriko dituzte.
Irabazleak
- Eleberria euskaraz. Gaztelua eta 25.000 euro.
Irabazle: Juan Luis Zabala Artetxe, “Txistu eta biok” obrarekin. - Eleberria gaztelaniaz. Gaztelua eta 25.000 euro.
Irabazle: Ana Muela Pareja, “El falso cuerno del rinoceronte” obrarekin. - Olerkia euskaraz. Gaztelua eta 15.000 euro.
Irabazle: Asier Serrano Lasa, “Ate osteko itzalak” obrarekin. - Olerkia gaztelaniaz. Gaztelua eta 15.000 euro.
Irabazle: Ramón Crespo, “Las hojas enfermas” obrarekin.

IMG_13192
2015 Irun Hiriko Kutxa Literatura Sariak Eleberri eta Olerki sailetarako daude deituta, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz, 80.000 euro emango direlarik saritan.
Edizio honetan 254 eleberri jaso dira gaztelaniaz eta 12 euskaraz. Poema-bildumak 168 izan dira gaztelaniaz eta 25 euskaraz.