Gipuzkoako elkarte eta erakundeek 2016an garatu beharreko gizarte- eta kultura-proiektuetarako laguntzen lehen deialdi irekia eman du argitara Kutxak.
Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago dagoeneko, eta Kutxaren egoitzara igorri ahal izango dira (Mikeletegi, 79. 20009, Donostia); apirilaren 8a izango da mugako epea. Kutxak, jasotzen dituen proiektuak ebaluatu ondoren, apirilaren 30a baino lehen emango du eman beharreko laguntzen inguruko ebazpena.
Deialdiaren helburua honako hau da: hainbat eremutan (gizarte-laguntza eta gizarteratzea, osasuna, dibertsitate funtzionalaren eta desgaitasunaren arreta, hezkuntza eta prestakuntza, euskararen eta hizkuntza-bizikidetzaren garapena, kultura, kirolaren eta haren balioen sustapena, lankidetza, genero-berdintasunaren eta kulturarteko bizikidetzaren edo gizarte-bizikidetzaren sustapena, ikerketa zientifikoa, berrikuntza eta garapen teknologikoa, ingurumena eta jasangarritasuna, gazteen eta bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboen laneratzea eta abar) proiektuak garatzen eta bultzatzen dituzten erakunde eta entitateak babestea.
Erakunde eta entitate eskatzaileek legez eratuta egon beharko dute, gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan beharko dute, eta Gipuzkoan errotuta daudela egiaztatu beharko dute.
Oinarriak
1. Aurrekariak: Kutxa erreferentziazko erakundea da Gipuzkoako garapenean lagungarri suertatuko diren proiektu ekonomikoak zein gizarte-proiektuak identifikatu, bultzatu, babestu eta oinarritzeko.
Kutxaren eginkizuna eta jarduera garapen sozioekonomikoa, kultura- eta arte-garapena, laguntza-garapena, ingurumen-garapena eta interes orokorreko beste helburu batzuk lortzen lagunduko duten proiektu eta jarduerak bultzatu eta mantentzera bideratuta dago.
Kutxak ehun urtetik gorako historia du, eta adierazitako proiektuak eta jarduerak bultzatu eta egiteko laguntzen emakida-prozesua antolatu eta berrikustea komeni dela adierazi du 2015-2018eko Plan Estrategikoan.
2. Helburua: deialdi honen helburua honako hau da: hainbat eremutan (gizarte-laguntza eta gizarteratzea, osasuna, dibertsitate funtzionalaren eta desgaitasunaren arreta, hezkuntza eta prestakuntza, euskararen eta hizkuntza-bizikidetzaren garapena, kultura, kirolaren eta haren balioen sustapena, lankidetza, genero-berdintasunaren eta kulturarteko bizikidetzaren edo gizarte-bizikidetzaren sustapena, ikerketa zientifikoa, berrikuntza eta garapen teknologikoa, ingurumena eta jasangarritasuna, gazteen eta bazterkeria-arriskuan dauden kolektiboen laneratzea eta abar) proiektuak garatzen eta bultzatzen dituzten erakunde eta entitateak babestea.
3. Erakunde eta entitate eskatzaileei eskatu beharreko betekizunak: legez eratuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasuna izatea eta Gipuzkoan errotuta daudela egiaztatzea. Zerga- eta lan-betebeharrak eguneratuta edukitzea. Bi entitatek edo gehiagok batera aurkeztutako proiektuetan, entitateetako batek kudeatzaile gisa agertu beharko du. Administrazio publikoek aurkezten diren proiektuen entitate laguntzaile gisa baino ezin izango dute parte hartu, Kutxak proiektu horietarako ematen dituenen osagarriak izango diren laguntzak lortzeko.
4. Proiektuak: erakunde bakoitzak 3 proiektu aurkeztu ahal izango ditu gehienez, dagokien aurrekontuekin eta bakoitza zer eremuri dagokion adieraziz.
5. Proposamenen balioespena: Gipuzkoako hainbat agenteren esku-hartze koordinatu eta osagarriaren bidez egin beharreko proiektuei emango zaie balioespen positiboa. Proiektu horiek, gainera, jardunbide berritzaileak eta gizartea eraldatzera bideratutakoak garatuko dituzte. Boluntarioen kudeaketa eta parte-hartzea sustatuko dute. Bideragarritasun soziala eta ekonomikoa izan beharko dute, efizientzia-irizpideei jarraituko diete eta aurreikusitakoaren arabera egin beharreko jardueren jasangarritasuna bermatuko dute.
6. Entitate, erakunde eta elkarteen balioespena: proiektua bera, Kutxa Fundazioaren helburuekiko egokitzapena, aurkeztutako aurrekontuaren bideragarritasuna eta arlo edo kolektibo onuradunarekiko lan-ibilbidea balioetsiko dira. Baita proiektuaren gardentasuna ere. Halaber, boluntariotza-plan bat eta gizarte-oinarri zabala izatea balioetsiko da.
7. Proiektuen ezaugarriak: salbuetsita geratuko dira laguntza eman aurreko gastuak eta deialdi honetan arautzen diren laguntzen aplikazioaldia amaitu ondorengo, hau da, 2016ko abenduaren 31tik aurrerako gastuak.
8. Kutxaren ekarpen ekonomikoa: laguntzak ahalik eta proiektu gehienetara iristeko, eta erreferentzia orientagarri gisa, deialdi honen bidez eman beharreko zenbatekoak honako hauek izango dira:
50.000 €-tik gorako guztizko egikaritze-aurrekontua edo egikaritze-zenbatekoa duten proiektuen kasuan, Kutxak eman beharreko laguntza aurrekontu horren % 25 izango da gehienez.
50.000 €-tik beherako guztizko egikaritze-aurrekontua edo egikaritze-zenbatekoa duten proiektuen kasuan, Kutxak eman beharreko laguntza aurrekontu horren % 75 izango da gehienez.
Kutxak emango dituen laguntzetarako zein proiektuak jasotzen dituen beste laguntza osagarri batzuetarako finantzatu beharreko zenbateko osoak ez du gaindituko proiektuaren guztizko zenbatekoa edo aurrekontua.
9. Proiektuen aurkezpena: proposamenak ahalik eta zehaztasunik handienarekin eta indarguneak bereziki azalduz idatzi beharko dira. Horretarako, deialdi honi erantsitako inprimakia beteko da. Proiektuarekin batera, proiektuaren memoria, entitatearen azken ekitaldiko memoria eta oinarri hauen 3. puntuan betekizun gisa adierazitako dokumentazioa eta ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.
10. Dokumentazioa Kutxaren egoitzara igorriko da (Mikeletegi pasealekua, 79 –Arbide Dorreak–, 20009, Donostia). Halaber, posta elektronikoz igorri ahal izango da honako helbide honetara: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
11. Aurkezteko epea: laguntzak eskatzeko epea 2016ko martxoaren 1ean zabalduko da, eta 2016ko apirilaren 8a izango da mugako epea.
12. Ebazpena: Kutxako Patronatuak, kontsultatu nahi dituen adituek aholkatuta, proiektuak ebaluatuko ditu, eta 2016ko apirilaren 30a baino lehen emango du eman beharreko laguntzen inguruko ebazpena. Ondoren, erakunde eskatzaile bakoitzari zuzenean emango dio ebazpen horren berri. Halaber, bere webgunearen bitartez (www.kutxa.eus) eta bidezkotzat hartzen dituen baliabide eta sare sozialen bitartez jakinaraziko du ebazpena.
13. Lankidetza-hitzarmena: Kutxak lankidetza-hitzarmen bat izenpetuko du babestuko dituen proiektuak aurkeztu dituzten entitate, erakunde eta elkarteetako bakoitzarekin. Laguntzaren zenbatekoa erakunde eskatzaileak Kutxabanken titular gisa duen kontu batean ordainduko da, bi epetan: % 75 lankidetza-hitzarmena sinatzean emango da, eta gainerako % 25a, berriz, proiektuaren egikaritzearen inguruko azken memoria aurkeztu eta onartu ondoren (memoria hori, nolanahi ere, 2017ko lehen hiruhilekoa amaitu aurretik aurkeztu beharko da). Proiektuaren egikaritzea amaitzen ez bada, Kutxak eskubidea izango du lehen epean ordaindutako zenbatekoa erreklamatzeko.
Oinarriak formato pdf-an HEMEN