Argitalpen-jarduera tradizio luzekoa da Kutxan, eta bizirik mantentzen da Donostiari buruzko Azterketa Historikoen Buletinaren urteroko argitalpenaz, erreferentea delarik Donostiako eta oro har Gipuzkoako historiari dagokionez. Ez da hori argitalpen bakarra, baina bai erregulartasun handienaz agertzen dena 1967ko lehen argitalpenetik.

Aldian behin, Dr. Camino Institutuak ─eta bere babesean argitaratzen da Azterketa Historikoen Buletina─ beste lan batzuk ere argitaratzen ditu “Temas donostiarras”, “Monografías”… bildumetan, dagoeneko 120 liburu baino gehiagoko sorta.

Gainera, Kutxa Fundazioak literatura-lehiaketetan berak sarituriko lanak argitaratzen ditu, Irun Hirikoak (eleberri eta olerki modalitateetan) eta Donostia Hirikoak (kontakizun eta antzerki modalitateetan).


Katalogoa

Ikus ezazu katalogoa - katalogoa pdf formatuan.

Katalogo honetan lanak errazago aurkitzeko, hainbat bilaketa modu eskaintzen dira:

  • izenburuaren arabera
  • egilearen arabera
  • bildumaren arabera

Izenburuaren eta egilearen araberako aurkibideek agortu gabeko lanak barne hartzen dituzte bakarrik.
Aldiz, bildumaren araberako aurkibideak kutxaren argitalpenen edizio guztia barne hartzen du, Kutxa Fundazioak urteetan zehar argitaratutako lan guztien informazio osoa edukitzeko. Argitalpenak bilduma mota askoren baitan aurkezten dira, gaiei edo diziplinari dagokionez, eta berrogei bilduma daude orotara.
Katalogoko funtsak aldizka eguneratzen eta osatzen dira, lan berriak gehitzeko.


Argitalpen bat lortzeko

→ Posta elektroniko baten bidez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Liburu dendetan.


Harremana

Kutxa Kultur Edizioak
Kutxa Kultur. Tabakalera eraikina, 4. solairua.

Andre zigarrogileak plaza, 1. 20012 Donostia

T- [+34] 943 001 750  ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.