Kutxa Kultur Class programak bi tailer proposatzen ditu: Kutxa Kultur-en izango dira, Tabakalera eraikineko 4. solairuan. Horietako lehena, “Letra minúscula” (Letra xehea), literatura sortzeko tailerra da, eta otsailaren 3, 10 eta 17an izango da, 11:00etatik 13:00etara. Bigarrena clown tailerra da, mundu honetara lehen aldiz hurbiltzen direnentzat, eta hau ere otsailaren 3an, larunbatean, izango da 10:00etatik 13:00etara. Biak doakoak dira, aurrez izena ematea beste betebeharrik gabe.


>> Tailerra "Letra xehea (Sekula ez ginen ereduzko aleak izan)"

     Otsailak 3a, 10a eta 17a, larunbatak, 11:00<13:00

Letra xehea sorkuntza irekiko trilogia da. LETRAS, Undermount-en literatura aktiboko jardunaldietatik ondorioztatua, sorkuntza gidatu eta mugagabeko mikrofaktoria gisakoa da.
Norabide ezberdineko hiru ibilbide errepikari dira destino bererako. Periplo honetan inprobisazio, haustura eta araurik gabeko autonomia mentala garatzen dira.

 informazio +


<< Tailerra: Clown izateko hastapen-tailerra

     Otsailak 3, larunbata, 10:00<13:00

Clown tailerrean jolas egin, barre egin eta oso gauza barregarriak egiten dira. Umetan egiten genituen jolas berberak egiten dira, eta beste batzuk berriak. Inprobisatzen ikasteko jolas egingo dugu, besteen eta norberaren judizioa gainditzeko. Jolas egingo dugu “ez pentsatzen” ikasteko.

 informazio +