Gaur astelehena, hilak 8, ireki da da Kutxa Kultur Ikasgelaren udaberriko programan izena emateko epea, aisialdi- eta kultura-programazio zabal eta askotarikoarekin, eta Class zigiluarekin aire freskoa ematen eta proposamen tradizionala aberasten duten jarduerak sartu dira bertan.

Kutxa Kultur Gelak-en programazioan jarduera hauek sartzen dira: ohitura osasuntsuak, arte-sorkuntza, gastronomia, teknologia berriak eta askotariko gaiei buruzko hitzaldiak. Jarduera gehien-gehienak Kutxak Tabakaleran kudeatzen duen espazio zabalean gauzatuko dira.

Kutxaren Gizarte Ekintzak, jarduera hauek guztiak diruz laguntzen dituenak, prezio murriztua eskaintzen die Kutxabankeko bezeroei. Izen-emateak ezinbestean kutxakultur.eus helbidean egin behar dira eta, gutxienez 18 urte izatea, beste betebeharrik ez dago.

Liburuxkak Kutxabankeko bulegoetan eta Kutxa Kultur-en (Tabakalerako 4. solairua) jaso daitezke.

Kutxa Kultur Gelen udaberri-programan baduzu non aukeratu!


<< Izen-emateak internetez urtarrilaren 22ra, astelehenera, arte.

<< Informazio guztia eta izen emateak: kutxakultur.eus

 

Aulas2017 3x1