Naica bi izan ziren jatorrian. Gaur egun taldeko kideak Carlos Noain, Naia Mandaluniz, Mikel Azkona, David Martinez eta Santiago Noain dira, eta beraien musika dezente aldatu da ordudanik. Musika elektro-akustikorako klasikoa den formatuan (bateria, baxua, gitarra eta pianoa) bihar, abenduaren 29an, ostirala, 20:00etan, Kutxa Kultur Klubean izango dira “Raravis” azken diskoa besapean dutela.

2012an beraien lehen lana grabatu zuten, Fish Taco, eta 2013an zehar beraien bigarren lana prestatu zuten, Saturnalia, 2014ko urtarrilean kaleratuko zena. 2015 eta 2016 urteen bitartean, Raravis deritzon hirugarren lana burutu zuten. Oraingo honetan beraiek autogestionatu eta autoekoiztu dute lan berri hau, abesti guztiak grabatu, editatu, ekoiztu eta masterizatuz Psilocybina Records zigulupean.


Kluba Naica1200

Sarrera doakoa da.