Urrian eta azaroan zehar, Artista Liburuari buruzko hirugarren edizioa burutuko da Donostiako hainbat lekutan: Kutxa Kultur Plazan, Komikigunean, Koldo Mitxelena Kulturunean, San Telmo Museoan eta hiriko zenbait kultur lokaletan. Topaketen harira jarduera ugari antolatu dira publikoari adierazpen artistiko hau hurbiltzeko asmoarekin, besteak beste, artista liburuen erakusketak, artisten erakustaldiak, tailerrak heldu eta umeentzat, solasaldiak, hitzaldiak, proiekzioak...
Topaketen antolatzaileak dira arteliburu 21 elkarte artistiko eta kulturala, San Telmo Museoa, Koldo Mitxelena Kulturunea, Tabakalera eta Kutxa Kultur. Jatorrizko proiektua arteliburu 21 elkartearena da eta aurreikusi diren jarduerak entitate antolatzaileen espazioetan gauzatuko dira.
Giza jakituria kontserbatzeko eta historian zehar transmititzeko tresnarik onena da liburua, edozein forma hartzen duela; ez dago harekin konpara daitekeen besterik. XX. mendeko gaia da artista-liburua. Arte-adierazpen plastikoetako bat da, eta arte-lan bat da bere horretan, forma eta eduki ugari garatzeko gai dena. Sortze-lan artistiko bat denez, ez du zertan egungo liburuaren ohiko mugak aintzat hartu; aukeran du muga horiek onartu edo baztertu. Eta garrantzitsuena: ohiko liburutik harantzago joan daiteke, hura iritsi ezin den tokietara. Artea da, eta, horrexegatik, arriskuekin jolasten du.
Artea zuzenean
Urria 2-28, Kutxa Kultur Plaza.
Lantegi eta erakustaldiak zuzenean, obren erakusketekin batera, arteliburu21-eko artistenak.
Erakusketak
• Azaroa 1-20. “Loturak”.
21 Artista Liburu Donostiako 21 kultura eta arte espaziotan.
• Azaroa 6-18, Koldo Mitxelena Kulturunea.
“Miniaturazko artista liburuak 5 x 5 x 5”.
• Azaroak 17 | 18 | 19, San Telmo Museoa. “Artista Liburuak”.
Artistek beraien lana aurkeztuko dute museoan. Arte koadernaketa, mihiztatutako aldizkariak, poesia bisuala—poesia objektua eta tailerraren didaktikaren erakusketa.
Hitzaldiak
• Urria 11, 19:00, Kutxa Kultur Plaza.
“El papel, historia y prácticas innovadoras actuales”, Juan Barbé.
• Urria 18, 19:00, Kutxa Kultur Plaza.
“Xilografia”, Koldobika Jauregi.
• Urria 25, 19:00, Kutxa Kultur Plaza.
“Una visión sobre la creación de Libros de Artista en art paper”, Kikis Álamo.
• Azaroa 6, 19:00, Koldo Mitxelena Kulturunea.
“Códices miniados”, María Soledad Silva Verastegi.
• Azaroa 8, 19:00, Kutxa Kultur Plaza.
“La fascinante aventura del libro. De la arcilla al Libro de Artista actual”, Luis Barrios & Mario Telenti & Carlos Rosat.
• Azaroa 18, 18:00, San Telmo Museoa.
“La mirada de Dora Salazar”, Dora Salazar.
Tailerrak
• Azaroa 3, 17:00-20:00, Komikigunea.
“Tolesketak Artista Liburuan”, Olaia Martínez, Eluska Kortajarena, Ainara Landaberea.
• Azaroa 17 eta 18, 17:00-20:00, San Telmo Museoa.
“Artista Liburuan tinta eta hariekin jolasten”, Eluska Kortajarena & Ainara Landaberea (arteko Tailerra)
ostirala: 13-17 urte / larunbata: 6-12 urte / 5 € familia
Bestelako jarduerak
• Azaroa 17, 16:00, Zuloaga Plaza.
“Gaztetxoen Dantzaren liburua”.
• Azaroa 18, 17:00-18:30, San Telmo Museoa.
“Artista Liburuen laburren ikustaldia”.
• Azaroa 19, 12:00, San Telmo Museoa.
“Errezitaldi poetiko musikala”.
• Eguna eta ordua zehazteko, Kutxa Kultur Plaza.
“Musikaren, marrazkiaren eta Artista Liburuaren fusioa”.