Iazko arrakastaren ondoren, Kutxa Kultur Moda programak berriro irekiko du bere gunea Tabakalerako instalazioetan eta bertara beste sei diseinatzailek jo ahal izango dute bizikidetzaren eta partekatzearen alde egiten badute, beste eragile batzuekiko lankidetza eta konexioa baloratuz sorkuntza-iturri gisa. Kutxa Kultur Modak goraka datozen eta amateur diren diseinatzaileen topagune gisa pentsatu du leku hau; eta besteak beste, ikastaroak, hitzaldiak eta, batez ere, era guztietako ekintzak aktibatuko ditu talentuaren zabalkundea sustatzeko, kasu honetan Gipuzkoako diseinatzaileen talentua. Izena emateko epea zabalik izango da irailaren 8ra arte.
Kutxa Kultur-ek aukera berria eskaintzen du moda-diseinatzaileentzat
- Xehetasunak