Donostiako Jazzaldiaren esparruan, aurten 52. edizioa izango da uztailaren 22tik 25era, Kutxa Fundazioak bere hondar-alea eskainiko du bai Jazzaldian eta bai Txikijazz programan. Datorren larunbatean, uztailaren 22an, 20:00etan, Kutxa Kultur Klubean, Mikel Azpiroz izango dugu bere pianoarekin. Astelehenean, hilak 24, 19:00etan, Txikijazz programaren barruan, Alfred Spirli eta Les Incendiaires: laukote honek 2 saxo, tronboia eta perkusio-jotzailea ditu; familien eta txikien arreta erakarriko dute Tabakalerako 0 solairuan Kutxa Kultur Plazaraino eramateko, eta han, leku hura musikaz bisitatzeaz gain, zenbait abesti interpretatuko dira in situ. Eta asteartean, hilak 25, 20:00etan Kutxa Kultur Klubean Ernie Watts saxofoi-jotzailea eta bere laukotea entzun ahal izango dira, hauek ere doan.

 
Larunbatean, uztailak 22. Mikel Azpiroz. Jazzaldia

Mikel Azpiroz-ek "Zuri", bere azkeneko diska aurkeztuko digu. Bederatzi konposizioko sortak osatzen du, melodia lasaiak dira, gauekoak, intimistak.

 

Astelehenean, uztailak 24. Alfred Spirli + Les Incendiaires. Txikijazz 

Alfred Spirli (perkusioa, gauzakiak), Olivier Bost (tronboia), Guillaume Grenard (tronpetak), Eric Vagnon (saxoak).

Lyongo Arfi (Irudipenezko Folklore baten Bilaketarako Elkartea) kolektiboko kide hauek kaleko musikaritzat dauzkate beren buruak. Eskaintzen duten emanaldia ibilaldi bat da: paseatu ahala, hainbat tramankulu musikal jotzen dituzte, publikoa lagun dutela, hark ere parte hartzen baitu joaldian. Alfred Spirli perkusio-jotzaile guztiz berezia da, inprobisatzaile bat, objektu birziklatuetatik abiatuta berak fabrikatutako hainbat motatako musika-tresnetatik soinuak ateratzen dituena. Les Incendiaires ikusi egin behar dira, haiek deskribatzeko ahalegin oro labur geratzen baita.

 
Asteartean, uztailak 25. Ernie Watts Quartet. Jazzaldia

Ernie Watts (saxo tenorra), Christof Saenger (pianoa), Rudi Engel (kontrabaxua), Heinrich Koebberling (bateria).

Bereziki ezaguna da Watts bere soinu ezaugarri bezain paregabeagatik. Thelonious Monk, Freddie Hubbard, Clark Terry, Jean-Luc Ponty eta Quincy Jones-ekin egin ditu grabazioak. Gero, haren ibilbide profesionala Charlie Haden kontrabaxu-jotzailearenarekin uztartu zen, Haden-en Quartet West deituan eman baitzituen 25 urte pasa. Talde hartan jo zuen Donostian 1993an eta 2001ean. 24 album atera ditu bere izenean eta ondare artistiko txundigarria sortu du berrogeita hamar urtetik gorako karreran.