"Street Style Donostian. Atal historikoak" erakusketak 30 argazki batu ditu eta garai hartan hirian nola janzten ziren ikusten da argazki horietan. Adibidez, Victoria Eugenia edo Kontxako Pasealekuan edo Donostiako hipodromoan paseatzen ziren hiritar anonimoak. Cristobal Balenciagak Donostian zabaldu zuen lehenengo tailerraren mendeurreneko ospakizunetan kokatzen da erakusketa; "ongi janzteko" interesak ekarri zuen saltegi eta jostundegien eskariagatik sortu zen tailerra. Nafarroako Unibertsitatean Nazioarteko Komunikazio eta Moda Programako irakaslea den Ana Baldak hautatu ditu Kutxa Fototekako argazkiak, Ricardo Martín eta Paco Marín argazkilari donostiarren funtsei dagozkien irudiak. Erakusketa urriaren 30era arte ikusi ahal izango da Miramar jauregian doako sarrerarekin.
Erakusketa: "Street Style Donostian. Atal historikoak"
Donostia modaren hiria bezala finkatu zen; izan ere, moda kalean eta espazio enblematikoetan bizi zen, erregeek uda higarotzeko hautatua izateagatik.
Victoria Eugenia erregina 1910 eta 1920 hamarkadetako nazioarteko eszenako emakumerik dotoreenekotzat zuten Parisko jostun ospetsuek, eta, hirian ibiltzen zenez, oikoa izaten zen donostiarrek maiz ikustea.
Hirian ikus zitezkeen azken joeren imitazio-efektuak “ondo janzteko” interes orokorra sortu zuen, eta, ondorioz, osagarrien saltokien eta jostunen tailerren eskaera. Horrela, dotoretasunaren hiria izatearen ospea hartu zuen.
Testuinguru horretan, Balenciaga marka sortu zen Donostian, eta, aurten, horren mendeurrena ospatzen dugu.
Lekua: Miramar Jauregia(Donostia)
Uztailaren 3tik urriaren 30era
Ordutegia: astelehenetik igandera, 9:00<21:00. Sarrera doan
Donostiako Modaren Klusterrak sustatutako erakusketa
Laguntzailea: Fototeka Kutxa
Komisarioa: Ana Balda
www.streetstyledonostian.com