Kutxa Kultur Classek eskaintza bikoitza du aste honetan. Alde batetik, zabalik dago tailer hauetarako izena emateko epea: Oinarrizko ideiak zeure artista-liburuak koadernatzeko eta Liburu eskulturak doan emango dira abuztuaren 9an eta 22an, hurrenez hurren. Eta datorren asteartean, abuztuaren 1ean, Serigrafia marrazkia zuzenean paperera tailerrerako epea irekiko da, gero abuztuaren 29an gauzatuko delarik. Tailer horiez gain, 8 urtez gorako neska-mutikoentzako tailerrak ere baditugu. Papereko arte uda abuztuko asteartero eskainiko da 12:00etatik 13:30era Kutxa Kultur-en, Tabakalerako 4. solairuan. Ikas ezazu marrazten, estanpatzen, collageak egiten, koadernatze errazak...
Antolatzailea: arteliburu21. Elkarte artistikoa eta kulturala
Argibide gehiago eta izen-emateak:
T - 605 706 391 | Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Laguntzailea: Kutxa Kultur