Datorren uztailaren 15ean, arratsaldeko 19:00etan eta doako sarrerarekin, Kutxa Kultur Plazan amaierako kontzertua eskainiko dute Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak antolatzen duen Koru-Zuzendaritza Akademiako ikasle eta irakasleek, beraien formakuntzak emandako fruituen erakusgarri. Ordu betez, Francisco Guerrero, Heinrich Schütz, Robert Schumann, Camille Saint-Saëns eta beste hainbat musikariren lan ezberdinetaz gozatu ahal izango da. Beste urte batez, Euskal Herriko Abesbatzen Elkarteak bere Koru-Zuzendaritza Akademia antolatu du, aurtengoan XXXV. edizioan, abesbatzak zuzentzeko interesa duten pertsonak prestatu eta hala Euskal Herriko abesbatza amateurrek beraien jardunerako funtsezkoa den elementu bat eduki dezaten: zuzendari on bat.

Akademiako ikasleek, Euskal Herriko Gazte Abesbatzeko kideek eta profesional entzutetsuek zuzendu eta abestuko dute. 

 

Larunbatean, uztailak 15 // 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea
Antolatzailea: Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea (EAE)
Laguntzailea: Kutxa Kultur

Plaza CorosEAE1200