Kutxa Fundazioaren babesaz, Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO), euskal instrumentista gazteen orkestra-prestakuntzarako tresna izateko helburua duelarik, datorren asteartean Hondarribian eta asteazkenean Donostian, 20:00etan, udako kontzertua eskainiko du. Juan José Ocón-en zuzendaritzapean, "Sherezade" interpretatuko du, Rimsky Korsakov-en suite sinfonikoa, Mila gau eta bat gehiago delakoan inspiratua, baita "West Side Story" Dantza Sinfonikoak ere, Leonard Bernstein musikagile, piano-jotzaile eta orkestra-zuzendariaren lanik ezagunena.
Euskal Herriko Gazte Orkestra
Zuzendaria: Juan José Ocón
Egitaraua
- Scheherazade, N.R.Korsakov
- Danzas sinfónicas de West Side Story, Leonard Bernstein
EGO-k, bi musika-ekitaldi gogoangarri hauek eskainiko ditu bere 20. urteurrenean.
Uztailaren 18an, asteartea: Itsas Etxea Auditorioa (Hondarribia)
Uztailaren 19an, asteazkena: Victoria Eugenia Antzokia (Donostia)