Ikasgai magistralerako izena emateko epea zabalik dago uztailaren 20ra arte; bertan, Javier Martínen eskutik, Goi Joskintzako tekniketara hurbiltzea proposatuko da. Gaur egun Espainiako DelPozo enpresarentzat lan egiten du, eta bildumaren zati bateko piezak modelatzeaz eta garatzeaz arduratzen da, luxuzko pret à porter jantziak garatuz nazioarteko proiekzioarekin. Saio guztietan erakustaldi bat egingo da Balenciaga etxeetan erabilitako joskintza-metodo bereziez; eta parte-hartzaileek gaitasun praktikoak lor ditzaten, zenbait modelo egitea proposatuko zaie eta horretan saiatu beharko dute. Ikastaro hau irailaren 29tik urriaren 1era izango da, eta Cristobal Balenciaga Museoak antolatu du, Kutxa Kultur Modaren laguntzaz.
Masterclass. Javier Martín. Goi-joskintzako-tekniketara hurbilduz
Irailaren 29tik urriaren 1era
Antolatzailea: Cristobal Balenciaga Museoa // Kolaboratzaileak: Kutxa Kultur Moda
Irakaslea: Javier Martín. Gaur egun, DELPOZO marka espainiarrerako egiten du lan. Bertan, bildumaren zati baten bolumenak modelatu eta garatzen ditu, eta nazioartean sona duten luxuzko prêt-à-porter jantziak egiten ditu.
Parte-hartzaileak: Moda Diseinuko eta Patroigintzako eta Joskintzako ikasleak edo arlo horretako tituludunak, modako profesionalak, eta Goi-mailako Joskintzako tekniken inguruko ezagutzak jaso edo horretan sakondu nahi duten pertsona guztiak.
Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko erdi-mailako ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte.
Leku-kopuru mugatua.
Inskripzioa: Inskripzioak irekita egongo dira eskola magistrala argitaratzen den egunetik hasi eta uztailaren 20ra arte (azken hori barne). Interesdunek online dagoen inskripzio-formularioa bete beharko dute. Motibazio-gutuna aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Era berean, modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar du curriculum vitaean.
Informazioa eta izen emateak
www.cristobalbalenciagamuseoa.com ¦ T. 943 00 47 77 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Programa deskargatu