2017an ospatzen da Cristobal Balenciagaren sorkuntza- eta enpresa-abentura handiaren hastapena, bere lehen etxea ireki baitzuen Donostian, eta Balenciaga-Paris enpresaren 80. urteurrena. Esparru honetan, eta Euskal Herriko Unibertsitateko programaren barruan, Museoak Kutxa Kultur Modarekin lankidetzan, gaur aurkeztuko du Cristobal Balenciaga Museoaren I. Uda Ikastaroa; proiektu honek modako profesionalen gaitasun teknikoak areagotzeko urteko hitzordu garrantzitsu bihurtzeko asmoa du. Lehen edizio honek, “Modako ekintzailetza gaur” izenburupean, bere egingo du urteurreneko ildo tematikoa, eta berrikuntzan ardaztuko da negozio-ekintzailetzari dagokionez moda-sektorearen barruan.
Ikastaroa jardunaldi bakarrekoa izango da, eta moda-negozioko arlo estrategikoei buruzko hiru aditu-hitzaldiz osatuko da. Adituok ikuspuntu espezializatuak, egungo egoeraren erronken eta aukeren gaineko ikuspegi orokorra eta ekintzaileek sektorean arrakasta izateko beharrezkoak diren gaitasunak izango dituzte hizpide.
Ostegunean, uztailak 6 // 9:00-19:00
Lekua: Miramar Jauregia (Donostia / San Sebastián)
Plaza mugatuak. Beharrezkoa da izena ematea
Antolatzailea: Cristobal Balenciaga Museoa
Laguntzailea: Kutxa Kultur Moda
Informazioa
www.cristobalbalenciagamuseoa.com ¦ T. 943 00 47 77 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Programa deskargatu