Kutxa Kultur Classek eskaintza bikoitza du aste honetan. Alde batetik, datorren asteartean, 16:30ean, doako inskripzioarekin, Plazan Artista-liburu bat sortzea geure oroitzapenez tailerra eskainiko da, eta bertan liburu fisiko bat sortuko dugu geure bizipen eta sentimenduak jasotzeko argazki, eskutitz, aldizkari-ebaki, zinema edo kontzertuetako sarrera-txartel zaharrak..., hau da, momenturen batean markatu gintuen eta maitasunez gordetzen dugun guztia erabiliz. Bestalde, datorren astelehenean, hilak 10, izena emateko epea irekiko da abuztuaren 1ean emango den tailerrerako: Collagea, bizi-esperientzia bat; hau ere dohainik.

 

Artista-liburu bat sortzea geure oroitzapenez

Artista-liburu oso pertsonala sortuko dugu, eta horrekin tailerreko parte-hartzaile bakoitzak istorio bat kontatzen ikasiko du, adierazi nahi ditugun oroitzapen pertsonalak hartuta gai nagusitzat. Horretarako, era guztietarako materiala eta gure eskura dauden baliabide guztiak erabiliko ditugu.

 

Asteartean, uztailak 11 // 16:30<19:30
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)
Antolatzailea: arteliburu21. Arri Bidasoro-k ematen du tailerra
Hizkuntza: gaztelania
Doakoa. Plaza mugatuak. Izena emateko epea itxita

 

Collagea, bizi-esperientzia bat

Begiratu, moztu, begiratu, urratu, berriro begiratu, ikusi, elkartu... eta gozatzen jarraitu.

 

Asteartean, abuztuak 1 // 16:30<19:30
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)
Antolatzailea: arteliburu21. Ematen du tailerra: Carmen Adurizek
Hizkuntza: gaztelania
Doakoa. Plaza mugatuak. 
Izena emateko epea uztailaren 10etik 20ra. Izena eman

 Class LibroArtista1200