Urriaren 1era arte eta Kutxa Fundazioaren laguntzaz, Oteiza Museoan erakusketa-proiektu berri bat izango da; erakusketa honek Jose Ramon Anda-ren (Bakaiku, 1948) lana berrikusten du, eta gaur egungo artearen egilerik esanguratsuenetako batek eskulturaren eremuan egindako ekarpena aztertzen du; “Euskal Eskultura Eskola” deituriko mugimenduari atxikitako artisten bigarren belaunaldikoa, arte-hizkuntzak berritu zituen joan zen mendeko hirurogeiko urteetatik aurrera. Jose Ramon Anda. Kausa formala eta materia erakusketan ehunen bat lan daude aukeratuta, artistaren eraikuntza-prozesuak erakusten dituztenak, eta horien artean eskultura-lanak daude, artistaren lantegiko estudio txikiak eta egin zituen altzari-lanei dagozkien piezak.
Andaren obrak, oro har, adierazi egiten ditu XX. mendeko azken hamarkadetan zehar eskulturaren praktikak aurre egin behar izan dien arazo nagusiekin bere piezek dituzten harreman eta loturak, eta, era berean, erreferentzia klasikoak eta arteko eta arkitekturako abangoardia modernoen berezkoak bateratzen ditu, bere paisaia inguruan, inguru sozial eta pertsonalean kokatu eta ezagutu ahal izan dezagun denborak eta materiaren prozesuak bereizitako eskultura.
- Erakusketa: "Jose Ramon Anda. Kausa formala eta materia"
- Ekainak 21 – urriak 1
- Lekua: Oteiza Museoa
- Komisarioa: Javier Balda
- Oteiza Museoaren produkzioa, Kutxa Fundazioarekiko eta Eguesibarko Udalarekiko elkarlanean.