Miguel Noguera 2010ean Creamier de PHAIDON aldizkariak munduko 100 artista eraginkorrenetakoen artean sartu zuen. Bere ekitaldiak bakarrizketa filosofiko-surrealistak dira, El Club de la Comedia-rekin zerikusi gutxi dutenak, baina asko sortzaile original eta bakarrarekin. Bakarrizketaren eta banako ikuskizunaren artean erdibidean, badu zerbait ipuin laburren errezitaldi edo kontakizunetik, inprobisaziotik eta aldi berean hitzaldi herabetik. Barre eragiten duten ideiak dira, baina ez dira ez txisteak, ez sketchak, ez bakarrizketak, ez abestiak. Buenafuente programagatik ere ezaguna, komiko honek oso testuinguru ezberdinetan jarduten du: komiki-azoka, museo, kafetegi, jaialdi eta, kasu honetan bezala, antzokietan. Eta bihar ostiralean eta larunbatean Kutxa Kultur Klubean izango da 20:00etan.
Ultrashow delakoan 30-40 ideia azaltzen dira, bata bestearen atzean eta hurrenkera edo ordenari jaramon handirik egin gabe. Ideiak Miguel Noguerak egunero idazten dituen oharretatik eta marrazkietatik ateratzen dira. Ikuskizun barregarria da, baina ideiek ez dute berez zertan barregarriak izan.
Ostiralean eta larunbatean, // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua, Tabakalera)Sarrerak erosi