Gaur, 20:30ean, moda-joerak iragartzen munduan lider den WGSNen hitzaldia izango da Kutxa Kultur-en. Isabel Mesak 2018 Udaberri/Udako denboraldiaren errepasoa egingo du. Halaber, emakumezko modaren iragarpenaz, kolore eta konbinazioez hitz egingo du, eta oinetako eta poltsetako funtsezko piezen aurrerapenak ere egingo ditu. Kutxa Fundazioak, Donostiako Sustapena-ko Donostia Moda Klusterrak eta WGSNek antolatuta, WGSNek lehen aldiz emango du hitzaldia Gipuzkoan. Moda bizi duenak inola ere galdu ezin duen hitzordua da.

 

Ostegunean, ekainak 29 // 20:30
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)
Hizlaria: Isabel Mesa, WGSNek Espainia eta Portugalerako duen Country Managerra

 

WGSN

1998an Londresko mendebaldean sortua, WGSNek 14 herrialde baino gehiagotako profesionalak ditu. Mundu-mailako bere adituek epe labur eta luzerako joeren, kontsumitzaileen produktu eta ohituren jarraipena egiten dute 14 moda-kategoriaren bidez. Munduko denda, marka eta fabrikatzailerik garrantzitsuenei laguntzen diete konfiantzaz lidergoa zertzen. Iragarpen argigarriak egiten dituzte, tokian tokiko iturriak eta ikuspegi globalak erabiliz. Badakite zerk funtzionatzen duen gaur eta zerk funtziona dezakeen bihar.


 Moda wgsn1 1200