Aste honetan hainbat ekitaldi izango dira Kutxa Kultur Plazan. 75 urte baino gehiago izan arren, Eskola Dantza taldea gaztetuta dator Kultxa Kultur-era, ilusioz, gogoz eta indarrez beteta. Gaur bertan, 20:00etan, Maider Oiartzabal-en koreografia berriak izango ditugu, folklore tradizionalari haize freskoa eman nahi diotenak. Larunbatean Kutxa Kultur Musika 2014-n hautaturiko Luke Amstrong musikariaren txanda izango da. Musika modernoaren eta folk britainiar tradizionalaren bat-egite honek ezohiko afinazio irekiak, fingerpicking teknika oso lasterra eta gitarra flamenkoaren teknika batzuk ditu. Bere konposizioak hausnarketa pertsonaletatik ñabardura pertsonalez beteriko ohiko baladetara doaz. Eta astelehenean, hilak 26, Easo Musika Eskolako ikasleek beren emanaldia eskainiko digute 19:00etan. Jarduera hauek guztiak doakoak dira.


 Plaza LukeArmstrong1200

Luke Amstrong