Gaur arratsaldean Kutxa Kultur Klubean Euskadiko ONCEren Astean sartutako ekitaldi bat izango da, Código Bushido-ren kontzertua. Eta bihar Voltaia zumaiarrek doako kontzertua eskainiko dute arratsaldeko 20:00etan. Voltaiaren musika oso instrumentala da, power-trio formatuari probetxu handia ateratzen asmatzen dute-eta; hortik datoz beraien erritmo astun, sakon eta erabatekoak, zirrikiturik uzten ez dutenak. Baina kasu honetan nabarmentzekoa da ahotsen zaintza ere. Stonerra bere ADNen integratuta izan arren, gai dira 70eko punk eta metaleko talde handiengandik edateko, haiengandik onena atera eta berenganatzeko. Prest zaude zeure zentzumen guztiak irekitzeko eta musikari zeure burua eramaten uzteko?

 

Código Bushido

Taldearen buru David García dago, 1981ean jaioa Donostian. “Cien Flechas” positibotasunez beteriko pop-rock diskoa da, bere abeslariari erruz darion baikortasuna kutsatzen duena. Hamar gai hauek ahogozo ederra uzten dute eta etengabe entzuteko gogoa. Mikel Erentxunen funtsa albumeko bi gaietan dago islatuta. Davidek eta Mikelek ezin hobeto uztartzen dituzte beren ahotsak “Escrito a Fuego” abestian. Gainera, Dhuncan Dhu taldearen “Palabras Sin Nombre” abestirik ezagunenetako baten bertsioa ere sartu da.

 

Ostegunean, ekainak 22 // 21:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua Tabakalera)
Gonbidapena: ONCE Fundazioa

 

Voltaia

Bertako kideak ditugu: Unai Eizagirre (baxua eta ahotsa), Pablo Sanchez (bateria) eta Ion Brakamonte (gitarra). Voltaia 2014 urtean jaio zen Zumaian, urte bereko martxoan kaleratu zuten lehen diskoa, hasieratik martxa polita eraman izan dute, kontzertu indartsu eta kalitatezkoak emanez. Ia gelditu gabe, 2015eko udarako bira amaitu ondoren disko berria kaleratzen dute “Medusa” izenburupean. 3 urte hauetan 80 bat kontzertu eman dituzte. 2016. Urte bukaeran Jon Duran bateriak taldea uzten du eta 2017 urte hasieran Pablo Sanchez sartzen da bateria astintzera.

 

Ostiralean, ekainak 23 // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua Tabakalera)
Sarrera librea aforoa bete arte

  Kluba Voltaia1200
Voltaia. Argazkia/ Foto: Eider Iturriaga