Zinemakiddo-ren eskutik, dagoeneko eman daiteke izena tailer hauetarako: interpretazioa (ekainaren 26tik 30era) eta filmaketa (ekainaren 28tik 30era). Postu-kopurua mugatua da eta izen-emateak iritsi ahala onartuko dira. Kristonkino-k emango duen Filmazio tailerrerako hemen eman ditzakezue haurren izenak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Interpretazio tailerrean izena emateko, jarri harremanetan El Sekadero-rekin: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.. Bi tailer edo lantegi hauek Kutxa Kultur Geletan emango dira, Tabakalerako 4. solairuan.

DONOSSKINO-ri, Kutxa Kultur Enearen laguntzarekin uztailaren 6tik 8ra ospatzen den Donostiako Film Laburren Festibala, hasiera emateko itxaroten dugun bitartean, Kristonkino Ikus-entzunezko Fikziozko Kolektiboak eta El Sekaderok, zinean interesa duten haurrentzako bi tailer prestatu dituzte.

ZINEMAKIDDO – Haurrentzako laburmetrai tailerren helburu nagusia umeak zinema arlora gerturatzea da. Hori lortzeko asmoarekin, umeek bi laburmetrai filmatuko dituzte landutako guztia praktikan jarriz. 

 

Interpretazio tailerra

 

Ekainaren 26tik 30era // 9:00-14:00
Antolatzailea: El Sekadero, Mikroantzerkia eta Kultura
Adina: 6-10 urte
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)
Prezioa: 70 €. Postu mugatuak
Harremana: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Bertan, umeek filmatuko diren bi istorioen gidoiak landuko dituzte, pertsonaien banaketa egin eta interpretazio lanarekin hasiko dira. 
Gainera, laburmetraiak egiteko beharrezko eszenografia eta atrezoa egingo dute.

 

Filmazio tailerra

 

Ekainaren 28tik 30era // 9:00-14:00
Antolatzailea: Kristonkino
Adina: 8-12 urte
Lugar: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)
Prezioa: 30 €. Postu mugatuak
Harremana: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Filmazio Tailerreko umeek Interpretazio Tailerrekoen gidoiak aztertu eta irudietan azaltzeko modurik egokienean pentsatuko dute.
Ekintza ezberdinak eginez, besteak beste, gidoi teknikoa garatu, grabaketa plana zehaztu eta eginkizunak banatuz, partehartzaileek laburmetraiaren preprodukzioa gauzatuko dute.


Tailer bietako partehartzaileekin bi lan-talde sortuko dira filmaketa egunerako eta, entseguak egin eta gero, talde bakoitzak tailerretan zehar landutako istorioa filmatuko du. Filmaketa bi txandatan egingo da ekainaren
30ean, bata goizez eta bestea arratsaldez.

Uztailaren 8an, Donosskino-ren programazioaren barnean, Príncipe zinean tailerretan landutako labur- metraien emanaldia egingo da. Zinemagile eta antzezle gazteek beraiek egindako laburmetraiak pantaila handian ikusteko aukera izango dute.