Motozikletekiko grina era askotara bizitzeko aukera ematen duen ekitaldi honen programan Art Ride erakusketa dago Trintxerpeko Ciriza Etxean. Motor, hainbat ibilgailu, argazki, ilustrazio eta margolanen erakusketa da, eta Kutxa Fundazioak bere fototekako argazki-artxiboaren bidez laguntzen du. Funts hauetan milioi erdi irudi baino gehiago daude, hainbat argazkilarirenak, XIX. mendearen bukaeratik gaur egunera artekoak; gehienak 1915 eta 1970 artekoak dira, eta hor ez dira falta ez skatepark ospetsu baten argazki-oroitzapenak, ezta Lasarteko motoziklista-zirkuituko plaka zaharrak ere.


Wheels & Waves. Art Ride

W&W jaialdia urtero Miarritzen antolatzen den topaketa bat da. Azken urtean kontinente osoko 10.000 bisitari baino gehiago jaso zituen. Influentzia ugari dituen kultur proposamen eklektiko bat da: bilduma motorrak, artea, musika eta surfa.

Bigarren urtez jarraian, ART RIDE IV erakusketarekin, jaialdiaren funtsa itzultzen da Pasaiara. Bertara hurbiltzen den orok 40 ibilgailu baino gehiago, mota ugaritako objektu bitxi, 50 hamarkadatik honako, edo eta pieza desberdinez egindako motorrak, eta baita eskuz egindako surf taulak ere ikusteko aukera izango du. 

 

Ekainaren 15etik 18ra
Lekua: Ciriza Etxea (Trintxerpe)


Eragile eta instituzio desberdinen elkarlanak ahalbidetu du erakusketa honen antolakuntza, hala nola, Pasaiako Udala, Portu Agintaritza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Saila, Pasaiako Portuko garraio Kooperatiba eta Kutxa Kultur.

Kutxa Kultur-ek Wheels & Waves-en egon nahi izan du, iruditzen zaiolako Gipuzkoako kultura-arloari balioa eransten dion proposamena dela, horretarako gure historiaz baliatzen delarik formatu urratzaile eta artistikoan aurkezteko.


WheelsWaves kutxateka1200

© Kutxateka/Marín Funtsa/Pascual Marín
Sport" ibilgailuen “Espainiako Sariketa Handia”. Gidariak lasterka doaz ibilgailuetara Lasarteko zirkuituan lasterketa hasteko (1928/01/28)