Bihar, ostirala, 20:00etan Kutxa Kultur Klubean Irun Rock 2017 Jaialdiaren 8. edizioa aurkezteko festa izango da. Jaialdian Joe La Reina eta Club del Río taldeak izango dira, eta bertan jakinaraziko dira Jaialdiaren data eta kartelaren eduki osoa, baita Irun Rock Bertako Taldeen Lehiaketako irabazlearen izena ere! Joe La Reinak, 2012an Changes of Masks folk aireen gaiarekin bere burua ezagutzera eman zuen gipuzkoar taldeak, orain bere Bailan por miedo LPko gaiak interpretatuko ditu; eta Madrilgo Club del Ríokoek, 60ko folkean eta latinoamerikar kantautoreengan inspiratuta, jazz, folk eta rockaren nahastura ekarriko digute, sailkatzeko zaila, baina giro ona transmititzen duten gitarra akustiko eta ahotsekin.

 

Ostiralean, ekainak 16 // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua Tabakalera)
Sarrerak erosi

 

Joe La Reina

Lucas Malcorra (ahotsa), Iñaki Oro (bateria), Ignacio Meléndez (teklatuak eta sampler), Jaime Arteche (teklatuak eta gitarra) eta Manu Alday (baxua).

Club del Río

Esteban De Bergia (ahotsa, gitarra akustikoa), Álvaro Ayuso (ahotsa, gitarra akustikoa, aho-soinua), Juan Serra (ahotsa, bateria, perkusioa), Adriano Pezzi (gitarra elektrikoa, gitarra klasikoa), Juan Feo (perkusioa), Jacobo De La Viña (baxua) eta Álvaro Baños (teklatuak).


Kluba JoeLaReina1200

Joe La Reina