Datorren larunbatean, Miramongo Matinéean Trío Doble-k, joan zen denboraldian oboe eta fagot-erako XIX. eta XX. mendeetako errepertorioa eskaini ondoren, Alemaniako Barrokora joko du (1600-1750) eta Georg Philipp Telemann-ek eta Philipp Friedrich Böddecker-ek bi tutuko instrumentuetarako idatzitako lanak berreskuratuko ditu. Bestalde, Orchestre National Bordeaux-Aquitaine izango da aurten orkestra gonbidatua, EOSen denboraldiari amaiera emateko ardura izango duena. Galiziako Real Filharmonía eta Bordeleko Orkestra Nazionaleko titularra den Paul Daniel-ek zuzenduta, Tchaikovskyren biolinerako kontzertua eskainiko du datorren astelehenean eta ostegunean, Vadim Gluzman israeldarra luxuzko bakarlari dela, baita William Walton-en 1. Sinfonia ere.


Miramongo Matinéeak
Larunbata, ekainak 17 // 11:00
Lekua: Orkestraren egoitza
Babeslea: Kutxa Fundazioa 

Fitxa artistikoa
  • Pascal Laffont, oboea | François Proud, fagota | Pedro José Rodríguez, klabezina
Egitaraua
  • G. P. Telemann: Sonata la minorrean oboe eta baxu jarraiturako
  • G. P. Telemann: Sonata fa minorrean fagot eta baxu jarraiturako
  • G. P. Telemann: Fantasiak klaberako
  • P. F. Böddecker: Sonata sopra "La Monica", fagot eta eta baxu jarraiturako
  • G. P. Telemann: Sonata metodica, sol minorrean oboe eta baxu jarraiturako

Orchestre National Bordeaux-Aquitaine
Astelehenean eta ostegunean, ekainak 19 eta 22 // 20:00
Lekua: Kursaal Auditoriuma. Donostia
Babeslea: Kutxa Fundazioa
Sarrerak erosi
Fitxa artistikoa
  • Orchestre National Bordeaux Aquitaine, gonbidatutako orkestra
  • Vadim Gluzman, biolina
  • Paul Daniel, zuzendaria
Egitaraua
  • P.I. Tchaikovsky: Biolina eta orkestrarako Kontzertua [33']
  • W. Walton: 1. Sinfonia [43']