2016an, Donostia Kultura-k antolaturiko "Poltsiko antzerkia" sariketan, antzerki-sorkuntzako lehen saria irabazi zuen Olatz Beobide, Belen Cruz eta Amaia Lizarraldek osaturiko taldeak. Nomofobikak izena hartu zuten, “no-mobile-phone phobia” adierazpide ingelesaren laburdura, eta telefono mugikorrik gabe etxetik irteteko edo bateriarik edo estaldurarik gabe geratzeko beldur kontrolaezina da. Adituen arabera, gure gizartearen zati handi batek gaitz hau du, nahiz eta gehienak ez diren horretaz jabetzen. Askorentzat XXI. mendeko gaitza da. Nomofobikak horretaz hitz egitera ausartzen da, eta hiru emakume, ikus-entzuleekin batera, terapia berritzaile batean murgilduko dira; batzuetan sketchak, beste batzuetan elkarrizketa laburrak, edo abestiak... erabiliko dituzte, baina beti ezaugarri komun batekin: umorea eta guri gogoeta eragiteko asmo argia.
Larunbatean, ekainak 17 // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua, Tabakalera)
Hizkuntza: gaztelania
Gazte eta helduei zuzenduta
Sarrerak erosi