Eraldaketa, transferentzia eta collagea datorren ekainaren 27an izango da, eta lantegi honetan aldizkariak eta disolbatzaileak bakarrik erabiliko dira. Disolbatzaileak aldizkarietako tinta mugitzen du irudia desitxuratuz eta guztiz eraldaturiko beste irudi bat sortuz. Zenbait baliabide erabiliz tinta beste paper batera aldatuko dugu, bestelako presentziaren aztarnak utziz horiekin irudi berri bat sortzeko. Bestalde, Tinta flotatzaileen transferentzia paperera eta beste material batzuetara uztailaren 5ean izango da, eta bertan teknika-barietate aberatsa erakutsiko da, orain eguneratuak, baina azken lau mendeetan gutxienez koadernaketan erabiliak paperak margotzeko, gero babes-orri bezala erabiliak liburuetan, edertasun kromatiko handiko sortze-lan paregabeak.
Irudien transferentzia paperetik paperera
Asteartean, ekainak 27 // 16:30<19:30
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)
Antolatzailea: arteliburu21. Olaia Martínez-ek ematen du tailerra
Materiala barne dago
Doakoa. Plaza mugatuak. Izena emateko epea ekainaren 20ra
Izena eman
Tinta flotatzaileen transferentzia paperera eta beste material batzuetara
Asteazkenean, uztailak 5 // 16:30<19:30
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)
Antolatzailea: arteliburu21. Luis Barrios-ek eta Eluska Kortajarenak ematen dute tailerra
Materiala barne dago
Doakoa. Plaza mugatuak. Izena emateko epea ekainaren 28ra
Izena eman