Igandean, ekainaren 18an, 19:00etan, Kutxa Kultur Musika programak aukeraturiko artistetako bik kontzertua emango dute Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Charlie & The Colours taldearen musika, folk eta pop-musika da, eta akustikoa eta elektrikoako arloetan mugitzen da, tristura eta alaitasuna, zalantza eta fedea bezalako toki ezberdinetara iritsirik. Iluntasunetik argira eta bakardadetik solidaritatera bidaiatzen duten abestiak. Ane Leux Donostiako kantautore bat da, azken 9 urteetan Kolonbian bizi izandakoa. Bogotako abesbatza eta tabernetan hasi zen abesten. Lehenengo abestiak Carlos Mendoza gitarra-jotzailearekin eta Kolonbiako beste musikari batzuekin egin zituen, eta emaitza bere debuteko albuma da, “Sense”, non rock intimista proposatzen duen ukitu ilunekin, downtempo giroekin eta zati latinoren batekin.

 

Igandean, ekainak 18 // 19:00
Lekua: Sanagustin Kulturgunea (Azpeitia)
Sarrera libre
 
Charlie & The Colours

Charlie & The Colours Donostian jaio eta bertan bizi den musika-taldea da. Taldekide dira, taldeko buru den Charlie Atkey britaniarra eta Euskal Herriko eta Cataluniako hiru musikari: Iñigo Asensio (akordeoia eta teklatuak), Iker Lauroba (kontrabaxua eta gitarrak) eta Oriol Flores (bateria-jotzailea). Beraien musika, folk eta pop-musika, eta, akustikoa eta elektrikoako arloetan mugitzen da, tristura eta alaitasuna, zalantza eta fedea bezalako toki ezberdinetara iritsirik. Iluntasunetik argira eta bakardadetik solidaritatera bidaiatzen duten abestiak.

Ane Leux

Ane Leux indie rock estilotik gertuko lengoaian idazten ditu bere abestiak. Bogotán (Kolonbian) gauzatu zuen bere musika-proiektua, Carlos "El Negro" Mendoza ekoizle eta gitarristarekin eta hasieratik proiektuan lagundu dioten beste musikari batzuekin.