Bihar, ostirala, Kutxa Kultur Klubean Rap/Reggae musika izango da Kulto Kultibo + Papa Style taldearen eskutik. Beren bigarren LP-arekin datoz: La Mazeta; Hip Hop-eko album honetan Rap nahiz Reggae nahastu dituzte Samu, Peca, Seta eta Aimarrek, eta nazioarteko lankidetza ere badute Papa Style-rekin. Diskoko 16 lanetan aukera zabala dago gai eta estilo aldetik, eta ikuspegi pertsonalagoa azken bi urteetan talde gisa izandako bizipenen ondoren; baina betiere kaleko edozein pertsonak pentsa dezakeena adieraziz musikaz, adiskidetasunaz, bikoteez edo munduaren zalantzazko etorkizunaz, mundua gero eta urrutiago baitago zera sozialetik eta gero eta hurbilago globalizazio kapitalistatik.

  

Ostiralean, ekainak 9 // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua Tabakalera)
Sarrerak erosi