Kutxa Kultur Musika musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko programa da; 2013an sortu zen, gure lurraldean nabarmentzen ari diren talde edo bakarlarien hazkundea eta garapen profesionala bultzatzeko asmoz. 2016an, Kutxa Kultur Tabakaleran sartuta, programa hau handiagotu egin zen ekintza berriekin eta gune berezi bat gehituta. Bosgarren edizio honetako deialdian Gipuzkoako talde edo bakarlari guztiek har dezakete parte, baldin eta diskografia-kontraturik indarrean ez badute, baina ez da baztertzeko arrazoia lankidetza-kontratu, autoekoizpen edo lizentzia indarrean izatea. Izena emateko epea bihar, ekainaren 9an, amaituko da.

 

2017/2018 deialdiko oinarriak

2016KutxaKulturMusika1200

Kutxa Kultur Musika 2016