Gaur, 20:00etan eta Donostiako Orfeoiaren egoitzan, pianoari eskainiko zaio Ganbera Zikloko azken kontzertua. Musikeneko bi ikasle gazte izango dira, eta errepertorioa askotarikoa eta egokia da instrumentu honen moldakortasuna erakusteko. Franz Liszt-en Années de Pèlerinage obran hiru suite daude, haren musika-heldutasuna adierazten dutenak beraren esperientzia eta bidaien bidez. Sposalizioren Valleé d'Obermann ezaguna, Maurice Ravelen Sonatina, Juan Sebastian Bachen Preludio eta fuga BWV 863 eta Chopinen Estudio Op. 25, 9. zka. ─Tximeleta gisa ezaguna─ ohiko piezak dira instrumentu honetarako errepertorioan. Kontzertua osatzeko Sergei Rachmaninov-en Estudio Op. 36, 9. zka. entzungo da, eta Cécile Chaminade-ren, musika eginez bizi izan zen lehen emakume interpretatzaile eta konpositore frantziarraren, Pierrette, Air de ballet Op. 41.

 

Ostegunean, ekainak 08 // 20:00
Lekua: Orfeoi Donostiarraren egoitza (San Juan kalea, 6). Donostia
Sarrera librea aforoa bete arte
Zikloaren sustatzaileak: Kutxa Fundazioa, Musikene, Donostiako Orfeoia eta Donostia Musika

 

Piano joleak eta egitaraua

  • Marta García

Liszt: Années de Pèlerinage, S. 161 Sposalizio

Ravel: Sonatina (Modéré | Mouvement de menuet | Animé)

  • María Teresa Saiz

Bach: Preludio eta fuga BWV 863

Chopin: Etude op. 25 n°9

Rachmaninov: Etude op. 36 n°9

Liszt: Années de Pèlerinage S. 160, Valleé d'Obermann

Chaminade: Pierrette, Air de ballet op. 41


 CicloCamara ConciertoPiano Marta1200

Marta García López