Gaur, 20:00etan, eta formatu akustikoko musika-programazioarekin jarraituz, Kutxa Kultur Plazan Pulsion jazz-taldea, Musikeneko ikasleek osatua, izango da. Kutxa Fundazioak urteak daramatza zentro honekin lankidetza estuan, eta horrek ikusgaitasuna ematen dio bertako talentuari, Kutxa Kultur proiektuaren giltzarria den horri. Bestalde, larunbatean, 17:30etik 20:00etara, aukera duzu Donostian Swing komunitatearen parte izateko. Lindy Hop mundu osoko fenomeno bihurtu da, kultura-mugimendu bat da eta aisialdia parte-hartze, truke eta bizikidetzatik ulertzeko modu bat. Animatu eta goza ezazu festa, ezkutuko elkarretaratze eta hitzorduetan dantza eginez. Bi ekitaldi hauetarako sarrera libre izango da lekua bete arte.
Jazz eta Lindy Hop Kutxa Kultur Plazan
- Xehetasunak