Kutxa Kultur Musika musikaren eremuan egonaldi artistikoak egiteko programa da; 2013an sortu zen, gure lurraldean nabarmentzen ari diren talde edo bakarlarien hazkundea eta garapen profesionala bultzatzeko bokazioz. 2016an Kutxa Kultur Tabakaleran sartuta, programa hau handiagotu egin da ekintza berriekin eta gune berezi bat gehituta. Bosgarren edizio honetako deialdian Gipuzkoako talde edo bakarlari guztiek parte har dezakete, baldin eta diskografia-kontraturik indarrean ez badute, baina ez da baztertzeko arrazoia lankidetza-kontratu, autoekoizpen edo lizentzia indarrean izatea. Izena emateko epea ekainaren 9ean amaituko da.
Zabaldu da epea Kutxa Kultur Musikako egonaldietarako
- Xehetasunak