Larunbatean, 11:00etan, eta EOSen egoitzan, Sariranaga taldeak, hari-laukotea eta klarinete eta harietarako bostekoa, Mozart eta Brahms-en obrak interpretatuko ditu. Emango dituzten Mozarten piezei dagokienez, bizitzan zehar ondu zituen hari-koartetoen lau zikloetatik, 9 k. 169 zk.duna ("Vienatarrak") bigarren zikloko bigarren koartetoa da, 1773an ondua. Mozartek 17 urte besterik ez zituen, baina jada bere maisu izan zen Haydn-en eragina igar daiteke. Eta Bramhsen piezei dagokienez, honek erabakia zuen musika egiteari uztea, baina Meiningen hirian Richard von Mühlfeld klarinete-jotzaile bikainaren kontzertu bat entzun zuen eta bat-batean maitemindu zen klarinetearen soinu beroaz. 1891ko udan Bad Ischl-en egin zuen egonaldian ondu zuen Opus 115 kintetoa klarinete eta harirako.
Mozart eta Brahms Miramongo Matineé-etan
- Xehetasunak