Kutxa Kultur Gelak programaren barruan, datorren astelehenean, maiatzaren 29an, 19:30ean, eskoletako ikasleek antzerki-emanaldia egingo dute doako sarrerarekin Klubean, eta antzeztuko duten lana “¿Cianuro: solo o con leche?” izango da. Bestalde, asteartean, maiatzaren 30ean, ordu berean eta leku berean, emanaldia Donostiako Teatro Estudio-k egingo du, eta “Esta noche se improvisa” antzeztuko du Catalina Erauso Arte Elkartearen XVI. Kultura Zikloaren barruan, hau ere doako sarrerarekin.
Cianuro, ¿solo o con leche?
1925eko neguko gau hotz batean, Laura eta bere ama Adela, aulki gurpildun batean dagoena, Badajozko etxetzar batean bizi direlarik, 92 urte inguru dituen aitona ipurterrearen bizitza arranguratsuari amaiera emateko aukeraren aurrean aurkitzen dira. Orduan Enrique lehengusua, lanbidez medikua, agertzen da eta gertakizunen norabidea aldatuko du. Pertsonaia horiekin batera, inguruan dabiltza Lauraren iloba dohakabea ─Justina─, haren senar antzua ─Llermo─, Socorro eta Veneranda lagunak eta Marcial detektibea.
Hizkuntza: gaztelaniaz
Sarrera librea aforoa bete arte
Gaur gauean inprobisatu egingo da. Teatro Estudio
Kutxa Kultur Gelek eta Catalina de Erauso Arte Elkarteak “Esta noche se improvisa / Gaur gauean inprobisatu egingo da” antzezlana eskaintzen dute Donostiako Teatro Estudioarekin batera. Teatro Estudio-ren antzezpena; Espainiako estatuan 25 antzerki-lehiaketa baino gehiagotan parte hartu du talde honek, eta horietan hainbat sari eta aipamen eman dizkiote ikuskizun, zuzendaritza eta interpretazioagatik.
Zuzendaria: Manolo Gómez
Hizkuntza: gaztelaniaz
Sarrera librea aforoa bete arte