Bihar, ostirala, Juan Luis Zabalak, “Txistu eta biok” liburuaren egileak, Zilarrezko Euskadi saria jasoko du, urtero Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Gremioak ematen duena Liburuaren Egunaren harira. Sari hau bi lani ematen zaie: bata, euskarazko bati, oraingoan Zabalaren “Txistu eta biok” liburuari, 2015ean Irun Hiria Saria jaso zuenari; eta bestea, gaztelaniazko bati, William Finnegan-en “Años salvajes” lanari.

Ostiralean, maiatzak 26 // 11:30
Lekua: Liburutegi Nagusia (sarrera San Jeronimo kaletik). Donostia

Zilarrezko Euskadi Sariak urtero ematen ditu Gipuzkoako Liburu-denden Elkarteak (zeina Mekataritza Federazioko kide baita), Liburuaren Egunaren ospakizunak direla eta.


txistu eta biok A.Salvajes