Arteguneak antolatuta, horietako lehena, “Paisaia bistaratzea”, argazkilariei edo argazkigintza zaleei zuzenduta dago, eta maiatzaren 26, 27 eta 28an emango da. Bigarrena Kutxa Kultur-eko Ruiz Balerdi aretoan izango da bihar, ostirala, 19:00etan. “Ekin: paperetik errealitatera” Creactivalia-ren ideia bat da; plataforma honek “Ideia-banku” bat du 100 proiektu baino gehiagorekin, eta saio hau enpresa-proiektuen sorkuntzan zein faktorek eragiten duten jakin nahi dutenei eskaintzen die, paperetik kanpo geratu ohi diren pertsonei, alde batera utzita aurreikuspenak, plangintzak eta negozio-planak. Tailer hau doakoa da, baina izena eman behar da.
Kutxa Kultur Artegunea
Egutegia
- Maiatzak 26, ostirala
19:00-21:00 Erakusketaren bisita gidatua, aurkezpena eta lantegiaren planteamendua. -
Maiatzak 27, larunbata
10:00-13:00 Ikerketa-lerroak eta landa-lana.
17:00-20:00 Landa-lana eta prozesuen kontsultak. -
Maiatzak 28, igandea
10:00-13:00 Lan pertsonalen aurkezpena eta horiei buruzko eztabaida.
Beharrezko tresnak
>> Edozein kamera mota, mugikorrak barne.
>> Pendrive bat, irudiak biltzeko eta aurkezpena egiteko.
>> Ordenagailua (aukerakoa).
>> Tabakalerako Mediatekarako (UBIK) sarbidea, edizio-lanak edo/eta dokumentazio-lanak egiteko. Txartela eskuratzeko pauso hauek jarrai itzazu: www.tabakalera.eu
Prezioa
150 €
Informazioa eta erreserbak
T. (+34) 943 001 730 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Creactivalia
Creactivaliak, 100 proiektu baino gehiagoko “Ideien Bankua” daukan plataforma, saio hau eskainiko du enpresa-proiektuen sorkuntzan eragiten duten faktoreak, bereziki paperetik kanpo geratzen direnak (“paperak dena hartzen du”), ezagutu nahi dituzten guztiei, alde batera utzita aurreikuspenak, plangintzak eta negozio-planak (garrantzitsua den zerbait, baina ez aski).
Besteak beste, hitzaldi-tailer honetan gaitasuna eta jarrera bereiziko ditugu, eta bigarren ezaugarri honen garrantzia azpimarratuko da funtsezko faktore gisa proiektu bati ekiteko unean, bereziki ekimen bakoitzak planteatzen dizkigun erronkak (askotan ustekabekoak) gainditu behar direnean.
Ostiralean, maiatzak 26 // 19:00
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua, Tabakalera)
Beharrezkoa izena ematea: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Kutxa Kultur-ek CREACTIVALIA plataforma bezalako ekinbideak bultzatzen ditu, kulturaren arloan ekintzailetza berritzailea indartzeko xedeaz.