SHINOVAkoak Bizkaitik datoz eta hiru disko zituzten argitaratuta. Baina onena iristear zegoen eta orain beraien lan berria, “Volver” (2016), entzutea proposatzen dizute. Gazteak dira, baina beren burua birdefinitzen jarraitzen dute, eta disko honekin beren esentziarik kontzentratuena destilatu dute. Hau Rock alternatiboa da gaztelaniaz eta bihar, ostirala, gozatu ahal izango da, 20:00etan, Kutxa Kultur Klubean.
Shinovaren emanaldia Kutxa Kultur Klubean
- Xehetasunak