Bilboko Kafe Antzokian izandako arrakasta handiaren ondoren, datorren larunbatean, maiatzaren 20an, Donostiara iritsiko da kontzertu bikoitz hau, Izar & Star zikloaren barruan, Amy Winehouse-ri buruzko ikuspegi aurkako eta osagarriekin; musika-mundutik goizegi desagerturiko azken izar handia izan zen Amy. Berta Bitersweet-ek bere alderik r&b, hiphop-ena erakutsiko du, estatuko zirkuituetan nabarmenarazi duen bere ahots paregabearekin. Eta soul/rock-aren ikuspegitik gehiago, Mississippi Queen & The Wet Dogs-en indar eta ahalmena. Bi taldeak batu egingo dira Amy-ren hit batzuk interpretatzeko.

 

Larunbatean, maiatzak 20 // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua Tabakalera)
Sarrerak erosi

 

Berta Bittersweet-ek bere alderik r&b, hiphop-ena jartzen du; bere ahots paregabeaz estatuko zirkuituetan nabarmendu da, adibidez GPSek (Girando Por Salas) sustaturikoan, bere debut zoragarria, "Choose the love", argitaratu ondoren. Bilboko abeslariaren laguntzaile izango dira Big Sound Boy, eskola zaharreko Dj-a, biniloak jartzen dituena eta reggae/dancehall mundutik datorrena, eta Charles Cooper Chop saxofoi-jotzaile eta MC, Ohiokoa eta jazz irakaslea.

Eta ikuspegi soul/rock-agotik, Mississippi Queen & The Wet Dogs-en indarra, duela bi urte bikote akustikoaren formatuan Aitor Zorriketak (Quaoar, James Room) eta Ines Goñi kantariak hasitako proiektua. Gero, laukote gisa osatu zen Virginia Fernández (Last Fair Deal) bateriarekin eta Gabo "Brown" León-en (James Room eta BOS) baxuarekin. Hitzordu berezi honetarako seikote bihurtuko dira Fito & Fitipaldis-eko Javier Alzolaren saxoarekin eta Alvaro Bazán-en (Runaway) teklekin. Berritasun batekin Donostian: Gaboren ordez, Aitor Zorriketa arduratuko da baxuaz, eta Gonzalo Portugal (Last Fair Deal) izango da gitarra jotzen.


Berta Bittersweet

Kluba BertaBittersweet1200

Mississipi Queens

Kluba MississippiQueen