Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin dugun ohiko lankidetzan, maiatzaren 22an eta 25ean, 20:00etan, Kursaal Auditoriumean EOS-Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Liluratzeko Doinuak eskainiko du Jun Märkl-en zuzendaritzapean. Eta Ganbera Musika Zikloaren barruan, Alborada bikoteak kontzertua eskainiko du Donostiako Orfeoiaren egoitzan datorren ostegunean, maiatzaren 25ean, 20:00etan, sarrera libre dela jarlekuak bete arte.

 
Liluratzeko Doinuak. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Julian Rachlin biolin-jole lituaniarra gure Orkestraren denboraldira dator berriz ere, 2010ean debuta egin eta gero, eta instrumentu horrentzako lanik ezagunenetako bat joko du oraingoan, Mendelssohnen Biolinerako kontzertua. Berehala liluratzen duen melodismo batez hornitua, nahiz eta keinu intelektual ugari dituen ere, Biolinerako kontzertua Mendelssohnen orkestrarako azken lana izan zen, eta berritzailenetako bat gainera, XIX. mendean idatziko ziren biolinerako kontzertu gehienentzako eredu bihurtuz.

Kontzertu horrekin batera, Jun Märklek gurean oso ezagunak diren hiru lan zuzenduko ditu ere: Guridiren Hamar Euskal Melodiak, gure Orkestrak hainbatetan defendatu duen lana; eta Richard Straussen bi olerkari sinfoniko bikain: On Juan eta Heriotza eta antzaldatzea.

 

Maiatzaren 22an, astelehena, eta 25ean, osteguna // 20:00
Lekua: Kursaal Auditoriuma. Donostia
Babeslea: Kutxa Fundazioa
Sarrerak erosi 

 

Alborada bikotea. Ganbera Musika Zikloa

Alborada bikotea -Liz Freón, harpa eta Daniel Huertas, klarinetea- 2016ean sortu zen Musikene-Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegian, klarinetea eta harpa bezalako konbinazio ezohikoan soinu-aukerak esploratzeko motibazioarekin. Gabriel Loidi irakaslearen eskolak hartzen dituzte eta hainbat garaitako estilo eta musikagileren bidez lantzen dute beren sonoritatea.

 

Ostegunean, maiatzak 25 // 20:00
Lekua: Orfeoi Donostiarraren egoitza (San Juan kalea, 6). Donostia
Sarrera liobrea aforoa bete arte
Zikloaren sustatzaileak: Kutxa Fundazioa, Musikene, Donostiako Orfeoia eta Donostia Musika
Egitaraua
  • C. Debussy. Sonata biolontxelo eta pianorakoo
  • J.S. Bach. Sonata viola da ganba edo zango-biolarako
  • M. De Falla. Suite Popular Española
  • C. Debussy. Deux Arabesques

 CicloCamara Alborada1200