Musika-programazioarekin jarraituz, gaur, 20:00etan, Groovin´Lines jazz-taldea, Musikeneko ikaslek osatua, izango da Kutxa Kultur Plazan. Kutxa Fundazioak urteak daramatza zentro honekin lankidetza estuan, eta horrek ikusgaitasuna ematen dio bertako talentuari. Eta datorren larunbatean, maiatzaren 13an, 21:00etan, Tabakalerako Patioan, Musikene Big Band-en emanaldia, Bob Sands-en zuzendaritzapean; hau ohiko musikaria da, besteak beste Joaquin Sabina, Miguel Ríos, Marta Sanchez, Lolita, Martirio, Victor Manuel, Ana Belén edo Joan Manuel Serrat estatuko pop artisten grabazio eta biretan.

 

Groovin´Lines

  • Daniel del Valle, gitarra
  • Jon Zufiaurre, saxoa
  • Andrés Navascuez, pianoa
  • Alejandro Ordoñez, baxua
  • Martin Holland, bateria

 

Ostegunean, maiatzak 11 // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea aforoa bete arte

 

Musikene Big Band. Zuizendaria: Bob Sands

Bob Sands Manhattan-en jaioa 1966an. 5 urte zituela hasi zen piano ikasketak egiten. 9 urte zituela, saxofoia ikasten hasi zen. Eastman School of Music (University of Rochester) ikastegiko Bachelor of Music Degree titulua lortu zuen 1988an. Manhattan School of Music ikastegiko Master of Music Degree (Jazz Musika eta Musika Komertziala) titulua lortu zuen 1991n, ohoreekin. 1987an eta 1988an, DownBeat aldizkariaren Honorable Mention saria lortu zuen. Irakasle aipagarrienak: Ramon Ricker, Bob Mintzer, Bill Dobbins, Ray Wright, Al Regni eta George Coleman.

Hainbat nazioarteko biratan hartu du parte. Gaur egun hainbat proiektutan dabil lider gisa, bai eta “free lance” musikari gisa ere, eta irakaslea da Madrilen eta Musikenen. Hainbat proiektu du eskuartean bere hirukotearekin eta laukotearekin; era berean, The Bob Sands Big Band taldea zuzentzen du, grabazioetan eta bakarlari‑lanetan ez dabilenean. 

 

Larunbatean, maiatzak 13 // 21:00
Lekua: Tabakalerako patioa
Sarrera librea aforoa bete arte
Kutxa Kultur-ek antolatutako kontzertua Musikeneren laguntzarekin

 Jazz BobSands1200