Kutxa Kultur Eneak, Kutxak Tabakaleran duen eta 2016ko apiriletik funtzionamenduan dagoen kultura-coworking-erako guneak, beste deialdi bat egin du Gipuzkoan garatzen ari diren kultura-proiektu berriak ezagutzeko eta Tabakaleran lantzen jarraitzeko aukera eskaintzeko, hau baita lurraldeko kultura-ekosistema garrantzitsuena.
Proiektu berriak aurkezteko epea ekainaren 2ra arte egongo da irekita, onartutakoei 2017ko uztailaren 28an emango zaielarik erabakiaren berri. Egonaldiaren iraupena urtebetekoa da proiektu bakoitzeko.
Bete eta bidal iezaguzu zure proiektua.
Kutxa Kultur Enearako ESKAERA
Kutxa Kultur Enea. Info +
Urtebeteko ibilbidea
Kutxa Kultur Enea kultura-coworking egiteko gunea da, gehienez 40 pertsonak parteka dezaketena, eta proiektuak garatzeko beharrezko azpiegitura duena: inprimagailuak, eskanerra, laneko box-ak, bilera-gela, banako armairuak, office eta Interneterako konexioa.
Bere eginkizuna Gipuzkoako kultura-ekinbide berriak bultzatzea da, sorkuntza-negozio berriak sustatuz. Horretarako, leku fisikoaz gain, Kutxa Kultur Enea enpresa-kudeaketako gaietan aholkularitza eta networking ematera konprometitzen da, eta gunea dinamizatzera networking jarduerekin.
Bere ibilbidearen lehen urtean 40 proiektu baino gehiago pasa dira Kutxa Kultur Eneatik. Proiektu horietan ikus-entzunezko edo teknologia berriak sartu dira, arte eta diseinua, gizarte- eta hezkuntza-proiektuak, kultura-programazioa eta arte eszeniko eta musikalak, komunikazioa eta diseinu grafikoa, finantzaketa, arkitektura, moda, musika eta abar eta abar.
Errealitate birtualari edo hezkuntza-berrikuntzari buruzko proiektuek, crowdfounding-plataformek edo gazte diseinatzaileen sorkuntza-lanak munduan banatzeko webgune batek ere Enean egin dituzte lehen urratsak.