Datorren asteartean, maiatzaren 9an, Ruiz Balerdi aretoan Sebastian Agirretxe industria-ingeniariak “Eduardo Chillida. Mis recuerdos” (Nire oroitzapenak) hitzaldia emango du 19:30ean (arratsaldeko zazpi eta erdietan). Hitzaldi hau, Catalina Erauso arte-elkarteak Kutxa Kultur Gelak-ekin lankidetzan antolatua, doakoa izango da eta interesatu guztientzat zabalik; bertan “Eduardo Chillida. Mis recuerdos” (Nire oroitzapenak) gaiaz jardungo du hizlariak, dibulgazio-moduan eta era atseginean, ordu eta erdiz. Ondoren, solasaldia izango da, eta bertan entzuleek beren galderak eta kezkak planteatu ahal izango dituzte.
“Zorte handia izan nuen Eduardo Chillida, eskultore handia eta pertsona bikaina, hurbiletik ezagutzeko, haren gogoetak eta esanak entzuteko, berarekin elkarrizketatzeko, haren artea eta nortasuna miresteko, eta berarekin une atseginak partekatzeko”, oroimenean bizi-bizi gordetzen dituen uneak. Bere nahia oroitzapen hauen berri ematea da gure artista unibertsala izan zen Eduardo Chillidaren figuran interesa dutenei.
Asteartean, maiatzak 9 // 19:30<21:00
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa (Kutxa Kultur, 4. solairua Tabakalera)
Hezkuntza: gaztelania
Hizlaria: Sebastián Agirretxe, industria-ingeniaria
Sarrera librea aforoa bete arte