Izaro mallabiarrak bere Om diskoa aurkeztuko du Tabakalerako Kutxa Kultur Klubean; doako sarrerarekin datorren larunbatean, maiatzaren 6an, izango da hori, 20:00etan. 2014an Izarok bere musika-ibilbidea hasi zuenetik, izugarrizko abailan egin du aurrera. Bideo bat YouTube-ra igo eta 23.000 bisita baino gehiago jaso ondoren, Paradise abestia Pikadero-ren soinu-bandan sartzeko aukeratu zuten; film honek 2015eko Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen. Barne-barneko musika eta sentiberatasun handikoa, bihotzetik sortua, eta entzulea ezinbestean hunkiarazten duena da Izarorena. Taldeko 4 musikariak Donostian bizi dira: Izaro Andrés, Oriol Flores, Iker Lauroba, Ane Bastida.

Izaro Kutxa Kultur Musika 2016an hautatutako taldea da.

 

Larunbatean, maiatzak 6 // 20:00
Lekua: Kutxa Kultur Kluba (1. solairua Tabakalera)
Sarrera libre aforoa bete arte